(2010) LP – Subiza (Fool House, Beggars Banquet)
Electronica / Synthpop / Balearic / Indie Rock / Dance / Glo-Fi


 
Azkenean iritsi da eguna: Delorean taldeak salgai jarri du Subiza diskoa. Subitza Iruñetik hurbil dagoen Nafarroako herri baten izena da eta bertan dago Hans Krügerren Montreal grabazio-estudio ezaguna. Udan hilabete eta erdiz han aritu ziren bertan lan berria grabatzen eta, orain, disko berriari izen hori jarrita, mundu osora hedatuko dute herri txiki horren izena, izan ere, ekainean mundu osoan kaleratuko da LP berria Matador diskoetxearen eskutik.Izugarrizko loreak jasotzen ari da Bartzelonan kokatutako taldearen musika nazioartean. Pitchforken, Justin Timberlaken webgunean, NMEren Topean, XLR8R aldizkarian eta beste hainbat komunikabidetan eta forotan goraipatu dute Deloreanen lana eta, aste honetan, The New York Times egunkari entzutetsuan egin dute New Yorken emandako kontzertuetako bati buruzko kritika bikaina.
0 comments:
Post a Comment

Themes

Artist (64) Lifestyle (42) News (40) Graffiti (21) Fashion (16) Photo (16) Expositions (15) Tendencies (15) Music (9) Surf (7) Travel (7) Skate (6) Social Club (6) Tattoo (3) Theater (3) Call (2) Cars (2) Snow (2)

Where are we

Barrena kalea 3, 20400 Tolosa E.H.

BIGGER MAP